70 etxebizitza babestu Nueva Andalucia-n

Etxebizitza babestuak/ Marbella, 2010

Construcciones Amenabar S.A.k babes publikoko 70 etxebizitza sustatu eta eraiki ditu Nueva Andalucían (Marbella), Marbellako Udalari erositako lurzoruan.

70-viviendas-protegidas-en-nueva-andalucia_00

Obra mota Etxebizitza babestuak
Jabetza Marbella-ko Udala
Herria Marbella
Probintzia Málaga
Obra amaiera urtea 2010
Aurrekontua N/D

Honela banatzen da proiektua: sotoko 2 solairu sestra-azpian; garaje-plazak eta trastelekuak daude horietan. 2 merkataritza-lokal beheko solairuan, eta sestra-gaineko etxebizitzak (hiru ataritatik sar gaitezke horietara).

Proiektu honetako elementu berezi gisa aipa genitzake honako hornidura hauek: energia aurrezteko aukera ematen duen etxeko ur beroaren instalazioa, zirkuitu itxi baten bidez banakako metagailuetara konektatutako eguzki-energia biltzeko plaken sistema erabiltzen baitu; zubi termikoaren haustura duen kanpoaldeko zurgintza; barne zurgintza zur betezkoa, serigrafiaduna, lakatua –sistema berezi bat dauka, aireari gela guztietan sartzen uzten diona aireztatze-instalazioak airea berritu dezan etengabe–; barnealdetik zurez estalitako armairuak; kalitate oso oneko krema marfil marmolezko zoladura talka-kontrako xaflaren gainean etxebizitzako barnealde guztietan, eta gres-zoladura sukaldeetan, ikuztegietan eta terrazetan. Hormigoi fonorresistentez egindako blokeen bidez banatzen dira etxebizitzak eta gune komunak