Baliabideak

Giza baliabideak

Construcciones Amenabar, S.A.k jarduera-eremu zabala du eta, horregatik, 25 urteren ondoren, gure enpresak kalifikazio onenak ditu Industria eta Energia Ministerioko Kontratisten Erregistro Ofizialak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratisten Erregistroak egindako ziurtagirietan: Euskadiko eraikuntza-enpresen rankinean aurreneko tokian gaude eta 23. lekuan estatu mailan lan egiten duten enpresa guztiak kontuan hartzen baditugu.

450 pertsona baino gehiagoko taldea.

Construciones Amenabar, S.A cuenta con una plantilla de más de 450 personas, entre las que se encuentra personal altamente cualificado con las siguientes titulaciones:

  • Bide, ubide eta portuetako ingeniariak.
  • Industri ingeniariak.
  • Geodesiako eta kartografiako ingeniariak.
  • Nekazaritzako ingeniariak.
  • Arkitekto tekniko eta arkitekta teknikak.
  • Herri-lanetako ingeniari teknikoak.
  • Meatzeetako ingeniari teknikoak.
  • Topografiako ingeniari teknikoak
  • Industri ingeniari teknikoak.
  • Enpresa-zientzietan lizentziatuak.
  • Zuzenbidean lizentziatuak.

Egitura fidagarria eta trebatua izateko, Construcciones Amenabar, S.A.k hainbat eraikuntza-teknikatan espezializatutako taldeak ditu:

  • Enkofratzaileak.
  • Egitura-egileak.
  • Igeltseroak.
  • Harginak.
  • Zurginak.
  • Makina astunak erabiltzeko langileak.

Baliabide materialak

Lan-talde horren lagungarri Euskadiko makina-parke handiena daukagu, eta bertan honako makinak ditugu:

  • Birziklatzeko xehamakina 1.
  • 13 Dumper zurrun, 60 tonatik gorako kargetarako.
  • 6 Dumper artikulatu, 35 tonatik gorako kargetarako.
  • 3 Bulldozer.
  • 9 atzera-pala (+20 T).
  • 15 atzera-pala (–20 T).
  • 2 motonibelagailu.
  • Zapaltzeko 4 makina (+13 T).
  • Leherketetarako 3 zulagailu.

Gure sektorean aitzindari izatea eta etengabe aurrerapausoak ematea une oroko erronka da Construcciones Amenabar, S.A.rentzat, bai esparru teknikoan bai kudeaketaren alorrean.

Horregatik, Kudeaketaren Berrikuntzarako prozesua ezarri da, enpresaren antolakuntza-eraginkortasuna hobetzeko; jarduera-zentroei funtzionamendu-autonomia handiagoa eman zaie eta haien jarduera-ahalmena hobetzeko teknologia berriak baliatu dira. Planteamendu horri esker bezeroari arreta hobea ematen zaio, Kudeaketaren deszentralizazioak komunikazioari mesede egiten dio eta obrak burutzeko orduan lagundu egiten du, kalitateari, prezioari zein epeei dagokienez.