Historia

Obra oro egiteko gai dena. Publikoak
nahiz pribatuak

Eraikuntza enpresa
gisa eratu ginenetik, etengabe joan
gara aurrera egiten, gure gizartearen
erronka aldakorrei erantzuna emateko.
Ikerketaren bidez.

Berrikuntzaren bidez. Hasiberriaren ilusioarekin eta gauzak ongi egiteko konpromisoarekin. Gaur egun, hogeita hamar urte igaro direnean, Amenabar enpresa sendoa da, sektorean erreferentea; asmo handiko proiektu esanguratsuenak gauzatzeko gai den enpresa.
Obra oro egiteko gai dena. Publikoak nahiz pribatuak.


Aurrerantz doan enpresa. Hazten doana.

Construcciones Amenabar, S.A. enpresak 1981ean eman zituen bere lehen urratsak eraikuntzaren sektorean, urte horretan fundatu baitzen.

Ordutik, eta jarduera-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Errioxa, Madril, Malaga, Kantabria eta Mallorka dituela, era guztietako obrak egiten ditu, publikoak zein pribatuak, honako alorretan: eraikitze- eta urbanizatze-lanak, industrialdeak, kirol-eremuak, eraikinen eta monumentuen zaharberritzea, bai eta etxebizitzak eta obra zibila ere. 2006an, fakturazio-bolumena 200 milioi eurotik gorakoa izan zen; harrezkero, kopurua gorantz joan da, eta 2010ean 290 milioi eurokoa izan zen.