Laneko segurtasuna eta osasuna


Ingurumena, kalitatea eta segurtasuna kudeatzeko sistema guztiak betetzen ditugu. Etorkizunaren zimenduak dira.

Construcciones Amenabar, S.A.k egindako jardueren prozedurak bere Osoko Kudeaketa Sisteman agertzen dira, urtero AENOR kanpoko erakundeak eta aldizka barnean ikuskatua.

Construcciones Amenabar, S.A.ren Osoko Kudeaketa Sistemak enpresan Kalitatearekin, Ingurumenarekin eta Lan Arriskuen Prebentzioarekin zerikusia duten gauza guztiak biltzen ditu, eta sistema obran aplikatzeko, sistemari egokitutako Osoko Kudeaketa Plan bat dugu diseinatuta.

Sistema prozeduraz eta jarraibidez osatuta dago, lan-sistema azaltzen dutenak Enpresaren Kudeaketatik hasi eta Obraren Kudeaketaraino, bere plangintzatik eta jarraipenetik azken kontrol eta akatsen zuzenketaraino; horrela, sistemaren etengabeko hobekuntza lortzea dugu helburu. Jarduera horien erakusgarri, eraikuntza-jardueran zehar sortutako formatu eta erregistroak ditugu.

Sistemak aldizka egiten diren sailetako barne-ikuskatzeak jasotzen ditu, bai eta bere obretakoak ere, adostasun ezak aurkitzeko eta beharrezkoak diren ekimen zuzentzaile/prebentiboak hartzeko, horrela etengabeko hobekuntza-sistema edukitzeko.