Taldea

Proiektu guztien atzean, esperientzia daukaten profesional konprometituak daude. Gure jendea. Zurea.

Aurrerapen teknikoak eta berrikuntza globalak diren mundu honetan, pertsonak dira xehetasunak indartzen dituztenak. Gure sektorea oso mekanizatua dago, eta gure produktuek (eraikinak, zubiak, errepideak) izugarrizko dimentsioak hartzen dituzte askotan.

Horregatik, gure profesionalek proiektu horietarako behar den konfiantza ematen dute. Amenabar enpresan bostehun langile baino gehiago ari dira lanean, eta guzti-guztiek lan bikainaren bermea eskaintzen dute (ingeniariek, enkofratzaileek, arkitektoek, administrazio langileek, eta abar). Talde lanean aritzen dira gure profesional guztiak, bezero bakoitzarekin elkarlanean aritzeko prest, helburu bat bera lortzeko asmoz: zure helburuak betetzea.

¿Gurekin lan egin nahi duzu?