Kursaal Eraikina

Eraikin berezia/ Donostia-San Sebastián, 1998

Kursaal elkarteak Kursaal Biltzar Jauregia egiteko enkargua egin zion Construcciones Amenabar S.A.ri. 1996an hasi ziren lanak, eta 2000. urtean amaitu

edificio-kursaal_00

Obra mota Eraikin berezia
Jabetza Donostiako Udala
Herria Donostia - San Sebastián
Probintzia Gipuzkoa
Obra amaiera urtea

2000

Aurrekontua 16 MM €

Honakoek osatzen dute eraikina: bi garaje-solairuk, aldagelak eta aretoak dituen solairu batek, entzunareto gisa erabiltzen den beirazko kubo batek, ganbera-areto gisa erabiltzen den beirazko kubo batek, erakusketa-gela batek eta lokal komertzialek.

Nabarmentzekoa da elementu guztien zimenduak itsas mailaren azpitik daudela. Hortaz, azpialdeko lauzaren azpian xafla iragazgaitz itxi berezi bat soldatu behar izan genuen; soldadura guztietan egin genituen itxiera-probak aire bidez.

Itsasoko ura orubera ez sartzea kontrolatu behar izan genuen denbora guztian, eta zimenduak egiten ari ginen artean bereziki.

Eraikinak berezitasun ugari ditu, hala nola, azpiko lauzaren azpitik doazen aireztatze-galeria batzuk dauzka, bisita daitezkeenak.

Kontu berezia eduki behar izan genuen hormigoiak egiterakoan, 400 kg-ko erresistentzia duten hormigoiak erabili baikenituen zutabeetan, bai eta ageriko hormigoiak gauzatzerakoan ere.

Kuboen gainaldeko itxituran, aurrefabrikatutako habeak erabili genituen. Batzuek ia 36 metroko luzera eta 54 tonako pisua zuten. Lauzak jarri genituen horien gainean, era berean makinariaren eta aire-girotzearen gelak jartzeko balio zutenak.

Plazen estaldurek V formako habe aurrefabrikatu handi batzuk dituzte, era berean amaierako zoruari eusteko eta euri-ura biltzeko eta erretenetara eramateko balio dutenak.

Bai kanpoko plataformen zoruak, bai kanpoko fatxadak (beira izan ezik), aurrefabrikatuekin eginda daude; zorua hormigoizkoa da, eta fatxada, berriz, harrizkoa.

Kuboek portikoz osatutako egitura metalikoa dute, eta azal bikoitza, barnealdetik beira zuzenezkoa dena eta kanpoaldetik beira kurbatuzkoa. Bi beiren artean ganbera handi bat dago. Hori bisita daiteke tramexarekin egindako perimetro-igarobide baten bidez. Ganbera horrek zenbait funtzio ditu, hala nola, aire-girotzea erregulatzea, mantentze-lanak egitea edo beiretako argiztatzeak bertan jartzea.