Bastero Kultur Aretoa

Eraikin berezia/ Andoain, 2000

Eraikin abangoardista Andoaingo erdigunean.

centro-cultural-bastero_00

Obra mota Eraikin berezia
Jabetza Andoain-go Udala
Herria Andoain
Probintzia Gipuzkoa
Obra amaiera urtea

2000

Aurrekontua 4,5 MM €

Arkitektura:

Eraikinaren bereizgarri nagusia arkitektura-hormigoiz eta zinkez egindako akaberak dira. Eraikin horretan lau elementu dira nagusi: fatxada-itxituretan eta erabilera anitzeko aretoen banaketan, mutxardatutako hormigoia erabili zen; kanpoko estalkietan zinka, bi motatako beira, gardena argizuloetan eta zeharrargia aretoetako fatxada-itxituretan; eta kareharria eraikineko zoruan eta bere inguruetan. Beste akabera guztiak material nagusi horiekin uztartzen dira.

Obraren ezaugarri nagusia hormigoi armatuzko egitura da, konplexutasun handikoa; tamaina eta altura handiko bolumenak sortu ziren, hormek 15 metrotik gorako altura dute, eta bereziki zaila izan zen eraikineko kupula egitea, dituen forma sabelduengatik.. Hormigoi armatuzko forma sabeldu horien kanpoko estalkia zinkezko azal batez egin zen. 2000. urtean hasi zen eraikitzen eta 2003an amaitu zen.

Erabilerak eta guneak:

Bastero Kulturgunea elkarren artean erlazionatutako hainbat gunek osatzen dute, eta solairu hauek ditu: sotoa, beheko solairua —bertatik sartzen da areto nagusira eta geletara—, lehenbiziko solairua, bigarren solairua —kanpoaldearekin lotua, plaza bat irudikatu zen eta kanpoan bilgune bat dauka; ondoan dituen eskolekin partekatzen du—, eta hirugarren solairua, proiekzio-, soinu- eta kontrol-teknikoentzako gunea.

Gune nagusiak eta beren erabilerak hauek dira:

Areto nagusia: 121 m2-ko antzeztokia (11 m x 11 m) eta 17,5 metroko altuera (orrazia) dauka, eta 500 ikuslerentzako lekua. Forma aldakorra daukanez, hainbat espektakulu, batzar eta beste ekimen batzuetarako erabil daiteke.

Areto txikia: Sotoan kokatua, gehienez 200 pertsona har ditzake; kontzertu txikietarako, formatu txikiko antzezpenetarako, konferentzietarako, kurtso edota bileretarako pentsatua dago.

Erakusketa-aretoa: Areto hori espazio-forma desberdineko bi gunez osatuta dago. Alde batetik, arkitektura-hormetako argizuloetatik argia sartzen den gunea dugu: altuera handiko erakusketa-gunea da, banaketarik gabea, eta hiru dimentsioko lanak erakuts daitezke bertan. Bestetik, deskribatutakoaren jarraian dagoen guneak ez dauka argi naturalik, banatu egin daiteke, eta material grafikoko erakusketak egiteko leku aproposa da.

Musika-eskola: Lehenbiziko eta bigarren solairuetan dago; Eskolarekin batera, beste gela batzuk daude: fonoteka, irakasle-gela eta administrazio-gunea.

Garajea, 34 plaza dituena, beheko solairuan.

Kafetegia dago bigarren solairuan, eta terraza, goiko plazan. Andoaingo topaguneetako bat da.