San Telmo Museua

Eraikin berezia/ Donostia-San Sebastián, 2011

Lanak, Donostiako Udalak sustatutakoak, eta Nieto-Sobejanoren proiektuaren arabera eta haren zuzendaritzapean egindakoak, honako bi xede nagusi hauek zituen: lehendik zeuden eraikinak birgaitzea haien eraikuntza-elementuei, instalazioei eta akaberei zegokienez, bai eta gunea handitzea ere behar ziren espazio berriak sortu ahal izateko.

museo-san-telmo_00

Obra mota
Eraikin berezia
Jabetza Donostiako Udala
Herria Donostia - San Sebastián
Probintzia Gipuzkoa
Obra amaiera urtea

2011

Aurrekontua 15 MM €

Honako jarduera hauek egin ditugu multzoa birgaitzeko: 1932ko handitzean gehitutako elementu batzuk kendu ditugu, eta multzoa osatzen duten gainerako eraikinen egitura sendotu edo guztiz ordeztu dugu hainbat irtenbide erabiliz, betiere, jarduera-esparru bakoitzera hobekien zein egokitzen zen kontuan hartuta. Indusketa-lanak egin behar izan ditugu bitarteko bereziekin, ahalik eta eragin txikiena sortzeko eraikinean, eta elementuak neurtu ditugu horien egitura egonkor mantentzen zela bermatzeko. Multzoa osatzen duten fatxada guztiak zaharberritu ditugu guztiz, harlangaitz-horma eta harlanduzkoa batez ere, eta kanpoaldeko zurgintza guztia ordeztu dugu akabera bateratzeko. Eraikina erabiltzeko behar diren instalazio guztiak jarri ditugu, eta akabera sinplea eman diogu barnealdeari, kalitate handiko materialekin. Hori guztia, eraikinak aurkikuntzak eskaintzen zizkigun heinean.

Handitzea mendiari atxikita dago, eta haren topografia bera jarraitzen du; lehen mendia soilik zegoen tokian daude orain erakusketa-gelak eta bulegoak, kaperekin paraleloan dagoen gunean, eta sarrera eta zerbitzu-guneak beste toki batean daude orain. Zuloaga plaza berriaren alboan daude kafetegia, areto-gela, atartea, mediateka, erabilera anitzeko gelak, komun-nukleoak eta gune teknikoak (instalazio gelak, karga-nasa, igarotzako gordailua...). Ageriko hormigoi zuria da nagusi hormetan, eta barnealdean, berriz, lauzak. Aluminio urtuzko zulatutako xaflez estalita dago fatxada, eta eraikin berriaren irudi ezagunena da hori, adierazgarriena.