Donostiako bigarren ingurabidea

Obra zibila/ Gipuzkoa, 2010

Construcciones Amenabar, S.A.k egindako tartea Urumeako autobiarekiko lotunearen eta A-8 (Bilbo-Behobia) autobidearekiko lotunearen artekoa da, eta 8,7 km luze da. Bere sekzio tipoa noranzko bakoitzeko 3,5 m-ko hiru erreiz dago osatuta bere luzera osoan.

Obra mota
Obra zibila
Jabetza BIDEGI
Herria -
Probintzia Gipuzkoa
Obra amaiera urtea

2010

Aurrekontua 220 MM €

Donostiako Bigarren Ingurabidea, guztira, 16,7 km luze da. Proiektu horren xedea zen hiriaren inguruko zirkulazio handiaren arazoa konpontzea, eta iragaitzazko zirkulazioa hiritik urruntzea (hau da, hiritik ateratzen ez zen nahiz hirira ez zihoan zirkulazioa).
Construcciones Amenabar, S.A.k egindako tartea Urumeako autobiarekiko lotunearen eta A-8 (Bilbo-Behobia) autobidearekiko lotunearen artekoa da, eta 8,7 km luze da. Bere sekzio tipoa noranzko bakoitzeko 3,5 m-ko hiru erreiz dago osatuta bere luzera osoan.
Urumeako lotuneak eta Errenteriakoak biltzen dituzte obrako egiturarik gehienak:  5 biaduktu, goialdeko 13 pasagune, behealdeko 5 pasagune eta 5 murru. Egindako egituren artean, hauek azpimarra daitezke: Urumeako biaduktua (1.020 m-ko luzerakoa, kaxa-motako taula independenteak noranzko bakoitzerako) eta 2. ingurabidea (estradosatua). Askotarikoa da gainerako egituren tipologia: altzairu eta hormigoizko egitura mistoak, hormigoizko in situ egiturak, aurrefabrikatutako hormigoizko egiturak, harrieta-murruak, sendotutako zoruko murruak eta murru begetalizatuak.
Trazadura egiteko, beharrezkoa izan zen mendian zulatutako tutu independenteko bi tunel egitea zirkulazio-noranzko bakoitzerako –Menditxo (430 m) eta Perurena (529 m)–, bai eta tunel faltsu bat egitea ere –Viveros (193 m)–.
3,4 milioi m³-tik gora lur mugiarazi behar izan da. Bertako geologia dela eta, ezponden tratamendu handia eta askotarikoa egin behar izan da.