Santa Maria del Cororen basilika

Birgaitzea/ Donostia-San Sebastián, 2011

Donostiako Alde Zaharreko Santa Maria basilika, zalantzarik gabe, hiriko elizarik preziatuena da duen balio artistikoagatik eta emozionalagatik.

basilica-de-santa-maria-del-coro_00

Obra mota
Birgaitzea
Jabetza -
Herria Donostia - San Sebastián
Probintzia Gipuzkoa
Obra amaiera urtea

2011

Aurrekontua -

Construcciones Amenabarrek monumentu hau baldintza onenetan mantentzen lagundu du; izan ere, hainbat fasetan banatutako eraikuntzaren birgaitze osoaz arduratu da. Birgaitzeak lan hauek barne hartu zituen:

Estalkiko estaldura osoa ordezkatu zen, hondatuta baitzegoen, eta estalki nagusia eusten zuen egitura metalikoa sendotu zen. Horrez gain, Santa Marta kaperako estalki baxuko egurrezko egitura ordezkatu zen; hala ere, oraindik baldintza onetan zeuden habeak aprobetxatu ziren.


Kanpo-fatxadak tratatu ziren; horretarako, Igeldoko harrobiko hareharria birgaitu zen, betiere berezko izaera errespetatuz; izan ere, inguruko eraikin adierazgarrienak harrobi horretako hareharriz eginak daude. Gainera, eraikinaren kanpoaldeko zureria guztia ordezkatu zen, erabilerak eta denborak eragindako kalteak nabariak baitziren.

Tenpluaren barrualdea zaharberritu zen. Horretarako, apaindurak eta harrizko zutabeak eta nerbioak kontu handiz garbitu ziren. Bestalde, erdiko nabea osatzen duten gangetako elementuak birgaitu ziren. Gainera, Santa Marta kaperari eta Ama Birjinaren gelatxora sartzeko kaperari jatorrizko bolumena itzultzeko lanak egin ziren, eta sakristia eta gainean dauden gelak egokitu ziren.

Barneko instalazioak egokitu ziren, batez ere berokuntza- eta argiztapen-sistemak; horri esker, egun zaharberritutako eraikin honen balio handia are gehiago azpimarratu da.