Bio Donostia

Eraikin berezia/ Donostia-San Sebastián, 2008

Donostia Ospitaleak, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuaren mendekoa denak, Biodonostia Osasun Ikerketarako Institutua gauzatzeko enkargua egin zion Construcciones Amenabar S.A.ri.

A.A.U. 5 esku hartzeko gunean kokatzen da lehendik dagoen eraikina, MIRAMON-ZORROAGAKO “MZ.05 OSASUN-HIRIA” A.I.U.ko multzoan.

bio-donostia_00

Obra mota Eraikin berezia
Jabetza Osakidetza
Herria Donostia - San Sebastián
Probintzia Gipuzkoa
Obra amaiera urtea

2008

Aurrekontua 7 MM €

Proiektu horren xedea zen lehendik zegoen eraikin bat guztiz eraistea egitura izan ezik (puntu jakin batzuk salbu), eta guztiz berria den eraikin bat gauzatzea.

Zailena izan da hasierako eraikina funtzionatzen ari zen bitartean lan egin behar izan dugula, eta, beraz, horren zerbitzua mantentzeko moduan egin behar izan ditugu lan guztiak.

Honako gune hauetan banatzen dira eraikin berriko solairuak:

1.- Animalarioa eta operazio-gela esperimentala.

2.- Laborategi esperimentalak.

3.- Administrazioko, kudeaketako eta jakintza garatzeko gunea.

4.- Ikertzaileen prestakuntza eta irakaskuntza.

Dagokion RF pladurrezko trenkada-multzo estalia eta baita ere RFzkoa den sabai izunezko geruza bikoitzez egindako sabaiak jartzeaz gainera, egitura metaliko baten bidez sendotu da guztia.

Eraikinaren ezaugarri berezia da serigrafiatutako beirazko hormaren oinarri guztia inguratzen duen azal bat daukala, fatxadak mantentzeko erabiltzen den perimetro-igarobide bat ezkutatzen duena. Alucobondekin gaineztatuta daude fatxadak.

Zenbait material erabili dira proiektu hau gauzatzeko, hala nola, bakterio-kontrako erretxinak sotoko hormetan eta sabaietan, formatu handiko portzelana-material distiratsuak, manparak eta PVCa.

Eraikina etorkizunean ikerketarako erabiliko denez, garrantzi handia izan dute aire-girotzearekin, iturgintzarekin, elektrizitatearekin, suteekin eta abarrekin lotutako instalazioek.

Azkenik, nabarmendu nahi dugu estalitako solairuan jarri ditugula airea girotzeko sistemak, ur-ponpak, etab. Panel metalikozko estaldura duen lama bidezko perimetro-itxitura bat jarri dugu elementu horiek guztiak ezkutatzeko.