Deustuko Unibertsitatea - Donostia

Eraikin berezia/ Donostia-San Sebastián, 2011

Deustuko Unibertsitatea (Donostiako kanpusa). Construcciones Amenabar S.A.ri egin zioten enkargua “Ikastegi-eraikina, Deusto Bussines School eraikina, Innogune eraikina, sotoa eta erdisotoa eta urbanizazioko lan gehigarriak” egiteko, horiek guztiak Deustuko Unibertsitateak Donostian duen kanpusaren iparraldeko gunean. Horien bidez kanpusaren neurriak gutxi gorabehera heren batean handiagotu dira.

universidad-de-deusto-san-sebastian_00

Obra mota Eraikin berezia
Jabetza Duestu-ko Unibertsitatea
Herria Donostia - San Sebastián
Probintzia Gipuzkoa
Obra amaiera urtea

2011

Aurrekontua 12,9 MM €

Aita Altuna eraikinak 11.000 m² eraiki ditu, gutxi gorabehera, bi solairutan (aparkalekuak eta administrazio- eta zerbitzu-guneak) eta eraiki berri diren beste hiru eraikinetan banatuta:
sei solairuko eta 3.220 m²-ko ikastegia; D. Aranzadi eraikina, Deusto Business Schoolen egoitza, lau solairu eta 1.950 m² dituena; F. Garate eraikina, Innoguneren eta ekintzailetza-zentroen egoitza, hiru solairu eta 1.150 m²-koa; gainera, urbanizazio-lan gehigarriak kanpusaren iparraldeko gunean eta hiru eraikin horietako espazio komunetan, gutxi gorabehera 3.150 m²-ko azalera dutenetan.
Aita Altuna eraikinean 11.000 bat m² eraiki dira guztira, hiru eraikin berri egin baitira aparkalekuak eta kanpuseko administraziorako eta zerbitzuetarako espazioak biltzen dituzten bi solairuez gainera.

28 hilabeteko epean egin zen obra hori, espazio berriak pixkanaka gaituz joan baziren ere. Lehenengo 12 hilabeteetan amaitu ziren ikastegi-eraikina eta aparkalekuak, bai eta administrazio berria ere; horrela, zerbitzu berriak pixkanaka gehitu ahal izan ziren, kanpusaren funtzionamenduan eragozpenik sortu gabe eta unibertsitatearekin koordinatuta.


Eraikinak egiterakoan kontuan hartu ditugu ingurumenaren iraunkortasuneko irizpideak. Honako hauek egin ditugu horretarako: instalazio geotermikoak jarri, zeramika-fatxada aireztatuaren itxiturak jarri, fatxadak babestu aluminiozko lamekin, errezel-hormak egin berreskuratze-sistemekin, isolamendu termikoak eta akustikoak hobetu, argiztatzea eta aire-girotzea kontrolatzeko sistema adimendunak ezarri, eta akabera-materialak jarri sabaietan, zoruetan eta azken belaunaldiko banaketetan.
Kalitatea eta berrikuntza biltzen dituen lan hori adierazgarria da Donostia hiriarentzat