42 etxebizita Etxebeltz-en

Etxebizitza askea/ Azpeitia, 2008

Construcciones Amenabar eraikuntza-enpresak sustapen pribatuko 42 etxe eraiki ditu Azpeitiko Etxe Beltz Izarra poligonoan, errepide nagusiaren ondoan. Sustapen hori hiru bloketan dago banatuta, eta hirurak soto komun batera daude lotuta.

42 viviendas en etxebeltz

Obra mota Etxebizitza askea
Jabetza Landu Promozioak
Herria Azpeitia
Probintzia Gipuzkoa
Obra amaiera urtea 2008
Aurrekontua -

Bloke bakoitzean 14 etxe daude, 4 etxe beheko, lehenengo eta bigarren solairuetan, eta bi etxe teilatupean. Etxeek, oro har, 4 logela eta 3 bainugela dituzte, eta guztiek dute 100 m2 baino gehiagoko azalera erabilgarria; dena den, teilatupeko etxeak azpimarratu behar dira, 150 m2-ko etxea eta 150 m2-ko terraza baitituzte. 1. eta 2. solairuetan bi balkoi daude.

Proiektu honen elementu bereizgarriak dira fatxadak, harriz eraikitakoak; bi fatxadak Markina harri mutxardatuz egindako plakazko estaldura dute, eta erdikoak, kalitate bikaineko trabertinoz egindako fatxada aireztatua, Markina apar-harrizko fatxadak zeharkatzen dituzten estalki linealak, eta trabertinoa, poro itxiekin. Aluminio anodizatuko leihate handiak dituzte, zubi termikoarekin eta joguneko ate zabukariekin. Zeramikazko teila beltzeko estalkia dute; erdian sabaileihoa bat du, eskailera guztiak argiztatzen dituena.