106 etxebizitza Voith-en

Etxebizitza librea/ Tolosa, 2001

Construcciones Amenabarrek 106 etxebizitza libre eraiki ditu Tolosan Inmogroup talde sustatzailearentzat; etxebizitzak guztiz ekipatuta daude, eta 29 hilabetetan egin dira.

106-viviendas-voith

Obra mota
Etxebizitza askea
Jabetza Landu Promozioak
Herria Tolosa
Probintzia Gipuzkoa
Obra amaiera urtea

2008

Aurrekontua N/D

Etxebizitza-blokea Voith-en fabrika zaharraren partzelan dago. Voithen fabrika Apattako industrialde berrian birkokatu ondoren, partzela hori kutsaduraz gabetu egin da.

Promozioa L itxurako bloke batean dago, atariak sei dira, eta hiru soto daude sestra azpian garaje eta trastelekuetarako. Beheko solairuan merkataritza-lokalak eraiki dira, instalazioetarako lokalen batekin batera.

Blokea kode teknikoko araudi berriaren arabera egin da: estalkian jarritako eguzki-panelen bidez (estalkiaren zatiren bat laua da), eguzki-energia baliatzen da etxebizitzako ur bero sanitarioa berotzeko.

Azpimarragarria da harrizko fatxada: alde batetik, Markinako harri beltza eta Eivissako zuria nahasita daude; bestetik, panel fenolikoak daude balkoietan.