Lanbarren pabilio modularrak

Pabilioiak/ Oiartzun, 2007

Oiartzungo Lanbarren industrialdean pabilio modularren eraikuntza.

pabellones-modulares-lanbarren_00

Obra mota Pabilioia
Jabetza Lanbarren Parke Logistikoa S.L.
Herria Oiartzun
Probintzia Gipuzkoa
Obra amaiera urtea

2007

Aurrekontua 36 MM

Oiartzungo 78.eremuan, “LANBARREN PARKE LOGISTIKOAN”, alegia, industrialdea eraiki da. Ezaugarri hauek ditu:

• Eragindako azalera gordina: 561.449 m2
• Industria-erabilerarako azalera: 317.738 m2
• Hirugarren sektoreko erabileretarako azalera: 11.841 m2
• Azalera eraikigarria: 168.435 m2
• Ardatz nagusia: 1.400 metro luze eta 400 metro zabal

Jabea: Lanbarren Parke Logistikoa S.L. (SPRILUR)
Aurrekontua: 36.000.000 € inguru.

Lanak egiteko, 3 milioi m3 lur baino gehiago mugitu behar izan ziren 18 hilabetean; ondoren, 12 hilabetean, eremua hiritartu zen.

Lurraren ezaugarriak zirela eta, materiala erauzteko eta garraiatzeko tresneria astuna erabili zen, baita lehergaiak ere harria ugaria zen lekuetan.

Plataformak hainbat mailatan zeudenez, horien arteko aldea berdintzeko hormak egin ziren eta horietan begetazioa landatu zen; A-8 autobide azpiko S ezponda berdintzeko, berriz, gunita motako hormigoia eta ainguraketak erabili ziren. Horrez gain, lan osagarri batzuk egin ziren: besteak beste, Araño erreka bideratu eta zuzendu zen, GI-3632 errepidea Arkalerantz desbideratu zen, 230KV-ko linea elektrikoa lurperatu egin zen lehendik zeuden bi euskarriren artean, eta ubidearen gainean pasabidea egin zen.

Lanen baitan beste lan hauek ere egin ziren: La Rosaleda kanpina berritu zen, N-I errepidetik industrialderako sarrera egin zen, ur-hartuneentzako biltegia eraiki zen, Macro eta antzeko beste hainbat pabiloi egin ziren eta abar.